Donostiartean

Ongi etorri Donostiartean International Art Night Market-era

Donostiartean azokak, 2017ko uztailaren 20tik 23ra bitartean Donostian izango den arte garaikideko azokak, IV. edizio honetan lehen gau-merkatua sortu du. Donostiartean Art Night Market kontzeptu berria da arte azoketan, bisitariaren eta erakusgai den artelanaren arteko identitate harremana bilatu nahi duena, interakzioa landuko duena, eta giro lasai eta atsegina sortu.


Proiektu artistikoz beteriko 3.500m2, 9 erakustoki-eremutan banatuak.

Plataforma berri honek bere baitan biltzen ditu ARTEA + SALEROSKETAK + JOERAK, eta dena zuzeneko musika, sukaldaritza eta koktelgintzako proiektuak aurkeztuko diren giroan.

Heineken Jazzaldiaren 52. edizioarekin bat eginik -170.000 lagun erakartzen ditu hirira- Donostiartean International Art Night Market azokak arterako sarbidea erraztuko die bildumazaleei, turistei eta bertako erosleei.

Galeriak
C/O Gunea
Soloprojects
Emerging Talents
Bertako Artistak
Inter-Sections
Street Art for Kids
Artea deskribatzen
Digital-Room

Ekitaldien egitaraua

Street Art for Kids: kaleko artea txikiei hurbiltzeko asmoz, haurrek graffiti handi bat egingo dute, artista baten gidaritzapean.

Artea Deskribatzen: artelanen prozesuen azalpena.

Art&Cocktails: Azokaren izena daraman koktela, taberna-zerbitzari ezagun batek sortua, bisitariek gozatu ahal izan dezaten.

Bisitaldi gidatuak: “Nahi al duzu norbaitek azalpenak eta aholkuak ematea?” kontzeptupean, bisitariei gidaritza eskainiko zaie norberak hautatzen duen hizkuntzan.

Live Music: Heineken Jazzaldiaren ingurumarian, Donostiartean azokak euren lanak aurkeztu nahi dituzten musikariei utziko die oholtza.